Mostrando entradas con la etiqueta ETB ausnarketan. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ETB ausnarketan. Mostrar todas las entradas

4/25/2010

ETB konspirazioan banatzaileak hizkutatzeko?

Noizbait igotzeko grabatzen nabilen LTD grabaketak egiten, ETB jokoetako bat harrapatu dut. Zehazki, emititzen duen telesailen banatzaile batzuk hizkutatzen dabil.

Jakingo zenutenez, filme eta telesail kredituetan, banatzailea ageri ohi da. Modu erabilienetako bat, produktuaren aurretik logoen bidez egitea da, bukaerako kredituak jatorriz eginda datozelako, eta bukaerako kredituetan gutxi ikusten zaielako.

Bada orain, ETB-rekin banatzaile bat, bere logoa ikustea lagatzen zaionik. Beste egunean ohartu nintzen, "Lehenengo musuak" antolatzen, hasierako logoa era sistematikoan jan duela ETB emanaldi berri guzti guztietan. Kasualitatez, beti mozketa ez da zehatza izan, eta fotograma bat edo bi moztu gabe geratuta, AB frantziar banatzailearen logoa, bere garaian oso ikusia izan nuena, hortxe antzematea lortu nuen.

Zergatik logo bat kendu? Erantzuna, agerikoa. Banatzailea banatzaile ez bada, ezin banatzaile gisa erakutsi. Hots, orain banatzaile bat beste bat izan, eta aurrekoaren masterrak erabiltzen ibili, master zuzen berrituak eskuratu ordez. ETB, xuhurrukeria egiteko, kutrerioa egiten.

Eta kontua ez da ain txantxetakoa. ETB master zaharkitu, kutre eta onargaitzak ditu, bereziki zinerako. Masterra berrituko balu, euskarazko emanaldia, kalitatezko masterrarekin edukiko genuke. Horrela, ETB1-en "Hamar aginduak" berriztatu gabeko master zine formatu moztuarekin ikusi, eta hilabetetara, ETB2 errestauratutako master zine formatudun erabatekoa.

Izatez, ETB euskaraz berritutako masterrak, esku aina behatz eskas dira. Horietako 3, banatzaile berriak masterra berritzera behartu ziolako, bere logoa ikus zedin. Selecta Vision-i esker, Tin Tin filmen masterrak berritu eta zuzendu behar izan ziren. Berritutako besteak, euskal zineko film aukeratu urri dira, zeintzuk, lotsa eman beharko lioke ETB-ri aurrez nola emititzen zituen. Erabat beharrezkoa ziren... baina, duen kaka piloa badu berritzeko ordua.

Eta hontan gaudela, nor da oraingo banatzailea? Ze kontua bada, 2 segundu irabaztea publizitaterako, ez diot ez hanka ez bururuik ikusten honi.

4/22/2010

ETB arazo teknikoak igandetik gutxienez

Igandean ETB-rekin arazoak nituela aurkitu nuen. Telebista baten ez zen ikusten, beste baten akatsekin... Arazoa, ETB kateei mugatzen zen, beste kateak inongo arazorik ez. Ikertu eta ikertu, proba eta probaka, lagunei deika eta deika, nire aparatuak gaizki ez daudela ondorioztatu dut. Arazoa, beste bat izan behar du.

Hasieratik susmoa izan arren, ziurtatu arte, ez dut esan nahi izan. Orain argi dago, ETB da erruduna.

Arazoa, ETB-ek garatzen duen seinalean dago. Ez dakit zein probetan ibiliko den, baina zerbait aldatzen ari dira seinalean... standarra behar bezala bete gabe. Eta standarratik at ibilita, arazoak. Batzuk, egun batzuetan ETB ikusi gabe geratu dira, beste kasu batzuetan, nire grabagailu bat horien artean, ETB1 grabatzen hastea, eta berrasten zait bera bakarrik grabatu gabe.

ETB-ri gauzak argi. Ezin gara oraindik proba eta experimentazioetan ibili. LTD dagoeneko errealitate bat da. Probak, duela luze eginak beharko zuketeen. Eta dagoeneko, standarrak betetzen ez ibiltzea, eta arazo hauek dabiltzan kate bakarra izatea, lotsagabea da.

Eta okerrena, gauzak berera noiz itzuliko diren ikusi beharko dugula. LTD-ren hasieran, 2-3 hilabete behar izan nituen ETB-tik grabatzen hasteko, oraingokoa antzeko bada.


ETB gaur egun ematen duen irudi profesionala, ez da honetatik urrun.








Serrat zionez lez:

Niño, deja de joder con la pelota.
Niño, que eso no se dice,
que eso no hace,
que eso no se toca.

4/20/2010

Orain badakit zerk bultzatu zuen ETB "Etxekaltetxoak" erostera eta berreostera

Inoiz ez duzue izan susmoa, badela tokiz kanpo dagoen zerbait, dagoen tokian oker dagoela?

Ba horixe izan dut nik beti "Etxekaltetxoak" telesailarekin. Beti harritu ninduen ETB horrelako telesaila erostea. Ez zetorren berarekin bat. Ez zen bere estiloa. Horrelako telesail amerikarrak, horrelako katetatik etorriak, bere joko kanpotik at zeuden. Ala ere poztu, telesail kalitatezkoa eta pertsonalitateduna zelako.


Ostiral honetan emandako kultura gaua berezian ikusigabe nuen Marra Bizia dokumentala ikusterakoan, bat batean, puzlearen zatiak bata bestearekin bere tokia hartu dute. Sortzaileetako nagusietako bat eta gidoigile nagusienetako bat, euskaldun jatorria zuen, eta ameriketako euskal kulturarekin erlazioan ibilia da. Izatez, euskara ikasten ibili zen eta Euskal Herrira etorria da noizbait.

Hor dago ETB-ri nolabait erakarri zion koxka, nik ikusi ez eta ulergaitz egiten zidana ETB-ren logika ikustea bere mugimenduan. Ansolabehere egindako hurrengoko beste batzuk, ekoizle etxe potoloetan egin izana, ia besterik ez erostea egin du. "La banda del patio", ez da Disney-tik aterako, noski. Eta hor ere berriz, nola ahaztutako telesail hau ETB3-rako iaz berreskuratzea bultzatu ziena, dokumental honen produkzioa (zihurrenez AnimaBasauri-ren eraginez sortutakoa), interesa berpiztu zien.

"Etxekaltetxoak" erostean, eragina izan zezakeela susmatzekoa da. Juxtu dokumentala egin eta aldi berean berrerostea, ez da kasualitatea, edo behintzat ala ematen du.