Mostrando entradas con la etiqueta ARKADIA ALBISTEAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ARKADIA ALBISTEAK. Mostrar todas las entradas

4/18/2010

Motsuko-raren manga eta anime jaurdunaldietan Arkadia Euskal Ontziaren lan estreinaldia

Duela gutxiko Motsuko-raren aurtengo jaurdunaldietan, Motsukora-ren manga eta anime XII jaurnaldiak, emanaldien artean, hemen eginiko lan baten estreinaldia egin zuten. Hots, oraindik inork ikusi gabeko bat. Lan hori, oraindik, banatu gabe dago, beraz, estreinaldia eta esklusiboa gainera.
Emanaldi publikoetara, gero eta gutxiago joateko ohitura dagoenez, beraiei lagun egiteko, ez dut berehalakoan igoko. Han ikusi ez zuenak, itxaron beharko du. Hurrengorako, mugituko da.

Jakizue beraz, Arcadia-ren misterioa, Harlock Kapitainaren lehen zine filma, euskaraz itzulia dugula. http://www.frozen-layer.com/animes/1481 Itzulia, eta muntaia egina, 1:78 master eraberritu eta ikusgarri batekin.

Erdimetraia hau, produktu atipikoa da gaur egungo ikuspegitik. Telebistarako animazio materiala, stop motion izanik, zine formatuan errodatzen zela erabilia, askotan, zinematarako emanaldiak egin ziren. Hortxe ditugu Tezuka Venecia-n 60 hamarkadan saritutako Jungle Tatei (Ohianeko enperadorea, Kimba leoi zuria), TMS-ren Heidi eta Marko-ren zine birmuntaiak eta beste ugari. Gaur egun, honelakoak, desagertzeko joera dute.

Telebistarako materialez egina erdimetrai hau, izatez ETB-ek 80 hamarkadan emandako telesailaren 31 atalaren birmuntaia da. Ez da desberdinegi batzuk urteak direla, bikoiztua ikusi genuenetik.Hura ikusi zutenentzat oroigarri, eta ezagutu ez zutenentzat aldarrikagarri, ETB, animazio produkto kalitatezkoak berriz emateko.

Lehen begiratu bat Youtuben. Gure muntaia erabat berriztatua dago, inongo antzik ez honekin:

4/16/2010

Banaketa formatu berria

Bihar hasiko gara igoera berriekin. Prest egoteko, hemendik aurrera igoerak nola egingo diren komentatuko dizuegu.

Torrent formatuarekin lan egingo dugu. Jendea, banaketan laguntzea nahi dugu, Megaupload eta bestelakoak, gauzak erraz eta baloratu jeistea lortzen du.

Torrent-ak, disko gogor autonomo batekin igoko dira. Hau ez da egongo ordenagailu bati lotuta. Ahal den asti gehien konektatua edukiko dut. Ez egun osoa, noiz edo noiz disko gogor honekin grabaketak egin behar ditudalako eta bideoak testatzeko bait darabilt. Komentatu ere, disko gogor hau, ez dela esklusiboki torrent hauetara mugatuko. Disko gogor hau material iturriak jeisteko erabiltzen nabil, gero itzuli eta igoko ditudan muntaietarako bideoak nonbaitetik jeitsi behar dira, eta gauza oso goxoak jeisten nabil.

Beraz, zuek ikusi. Igoera mugatua dut. Geldo ibiliko da, baina jeitsi eta besteei lagundu gabe jeisten ibilita, geldoago izango da. Nik, neurea badaukat. Zuek izan behar duzue interesa.

4/15/2010

Euskara sustatzen dabiltzan ikus-entzunezko proiektuen babesa

Arcadia, Harlock kapitainaren ontzia, ontzi pirata zen. Pirata, sistema erdoildu baten matxino gisa, sistema usteldu horren kontra egiteko bidea zen pirata bizia. Guk antzera, Arkadia euskal ontzira batu gara, pirata izateko, sistema baten aurka, hau agerian uzten saiatuko gara, sistema berak sortu beharko lituzkenak sortuz.

Guk azpitulatzen, grabaketak digitalizatzen eta zabaltzen ibili behar izatea gabiltzan moduan, sistema beraren hutsa da. Sistemak berez egingo balu, gu ez genbilake honelakoetan.

Baina pirata izatea, ez da ohoregabea. Guk ohorea daukagu, era ohoretsuan euskararen alde egiten diren ekimenak izorratzen ibiliko ez garelako. Horregatik ere, ekimen hauen berri izan dezazuen, blogaren alboko zatian, ekimen hauen link zerrenda jartzen gabiltz. Agian ez gaude erabat ados ekimen konkretu batzu nola gauzatzen diren, baina ez ditugu izorratuko horregatik.

Beste edozein ekimenen berri jakingo bazenute, jakin arazi diezaguzue, jarri dezagun.

4/13/2010

Berriz gara abian

Ikus dezakezuenenez, bloga garbitzen eta antolamendu berri bat egiten ari natzaio, berriz abiadan hasteko. Egon adi, igoera interesgarriak bai datoz.