4/25/2010

ETB konspirazioan banatzaileak hizkutatzeko?

Noizbait igotzeko grabatzen nabilen LTD grabaketak egiten, ETB jokoetako bat harrapatu dut. Zehazki, emititzen duen telesailen banatzaile batzuk hizkutatzen dabil.

Jakingo zenutenez, filme eta telesail kredituetan, banatzailea ageri ohi da. Modu erabilienetako bat, produktuaren aurretik logoen bidez egitea da, bukaerako kredituak jatorriz eginda datozelako, eta bukaerako kredituetan gutxi ikusten zaielako.

Bada orain, ETB-rekin banatzaile bat, bere logoa ikustea lagatzen zaionik. Beste egunean ohartu nintzen, "Lehenengo musuak" antolatzen, hasierako logoa era sistematikoan jan duela ETB emanaldi berri guzti guztietan. Kasualitatez, beti mozketa ez da zehatza izan, eta fotograma bat edo bi moztu gabe geratuta, AB frantziar banatzailearen logoa, bere garaian oso ikusia izan nuena, hortxe antzematea lortu nuen.

Zergatik logo bat kendu? Erantzuna, agerikoa. Banatzailea banatzaile ez bada, ezin banatzaile gisa erakutsi. Hots, orain banatzaile bat beste bat izan, eta aurrekoaren masterrak erabiltzen ibili, master zuzen berrituak eskuratu ordez. ETB, xuhurrukeria egiteko, kutrerioa egiten.

Eta kontua ez da ain txantxetakoa. ETB master zaharkitu, kutre eta onargaitzak ditu, bereziki zinerako. Masterra berrituko balu, euskarazko emanaldia, kalitatezko masterrarekin edukiko genuke. Horrela, ETB1-en "Hamar aginduak" berriztatu gabeko master zine formatu moztuarekin ikusi, eta hilabetetara, ETB2 errestauratutako master zine formatudun erabatekoa.

Izatez, ETB euskaraz berritutako masterrak, esku aina behatz eskas dira. Horietako 3, banatzaile berriak masterra berritzera behartu ziolako, bere logoa ikus zedin. Selecta Vision-i esker, Tin Tin filmen masterrak berritu eta zuzendu behar izan ziren. Berritutako besteak, euskal zineko film aukeratu urri dira, zeintzuk, lotsa eman beharko lioke ETB-ri aurrez nola emititzen zituen. Erabat beharrezkoa ziren... baina, duen kaka piloa badu berritzeko ordua.

Eta hontan gaudela, nor da oraingo banatzailea? Ze kontua bada, 2 segundu irabaztea publizitaterako, ez diot ez hanka ez bururuik ikusten honi.

4/22/2010

ETB arazo teknikoak igandetik gutxienez

Igandean ETB-rekin arazoak nituela aurkitu nuen. Telebista baten ez zen ikusten, beste baten akatsekin... Arazoa, ETB kateei mugatzen zen, beste kateak inongo arazorik ez. Ikertu eta ikertu, proba eta probaka, lagunei deika eta deika, nire aparatuak gaizki ez daudela ondorioztatu dut. Arazoa, beste bat izan behar du.

Hasieratik susmoa izan arren, ziurtatu arte, ez dut esan nahi izan. Orain argi dago, ETB da erruduna.

Arazoa, ETB-ek garatzen duen seinalean dago. Ez dakit zein probetan ibiliko den, baina zerbait aldatzen ari dira seinalean... standarra behar bezala bete gabe. Eta standarratik at ibilita, arazoak. Batzuk, egun batzuetan ETB ikusi gabe geratu dira, beste kasu batzuetan, nire grabagailu bat horien artean, ETB1 grabatzen hastea, eta berrasten zait bera bakarrik grabatu gabe.

ETB-ri gauzak argi. Ezin gara oraindik proba eta experimentazioetan ibili. LTD dagoeneko errealitate bat da. Probak, duela luze eginak beharko zuketeen. Eta dagoeneko, standarrak betetzen ez ibiltzea, eta arazo hauek dabiltzan kate bakarra izatea, lotsagabea da.

Eta okerrena, gauzak berera noiz itzuliko diren ikusi beharko dugula. LTD-ren hasieran, 2-3 hilabete behar izan nituen ETB-tik grabatzen hasteko, oraingokoa antzeko bada.


ETB gaur egun ematen duen irudi profesionala, ez da honetatik urrun.








Serrat zionez lez:

Niño, deja de joder con la pelota.
Niño, que eso no se dice,
que eso no hace,
que eso no se toca.

4/20/2010

Orain badakit zerk bultzatu zuen ETB "Etxekaltetxoak" erostera eta berreostera

Inoiz ez duzue izan susmoa, badela tokiz kanpo dagoen zerbait, dagoen tokian oker dagoela?

Ba horixe izan dut nik beti "Etxekaltetxoak" telesailarekin. Beti harritu ninduen ETB horrelako telesaila erostea. Ez zetorren berarekin bat. Ez zen bere estiloa. Horrelako telesail amerikarrak, horrelako katetatik etorriak, bere joko kanpotik at zeuden. Ala ere poztu, telesail kalitatezkoa eta pertsonalitateduna zelako.


Ostiral honetan emandako kultura gaua berezian ikusigabe nuen Marra Bizia dokumentala ikusterakoan, bat batean, puzlearen zatiak bata bestearekin bere tokia hartu dute. Sortzaileetako nagusietako bat eta gidoigile nagusienetako bat, euskaldun jatorria zuen, eta ameriketako euskal kulturarekin erlazioan ibilia da. Izatez, euskara ikasten ibili zen eta Euskal Herrira etorria da noizbait.

Hor dago ETB-ri nolabait erakarri zion koxka, nik ikusi ez eta ulergaitz egiten zidana ETB-ren logika ikustea bere mugimenduan. Ansolabehere egindako hurrengoko beste batzuk, ekoizle etxe potoloetan egin izana, ia besterik ez erostea egin du. "La banda del patio", ez da Disney-tik aterako, noski. Eta hor ere berriz, nola ahaztutako telesail hau ETB3-rako iaz berreskuratzea bultzatu ziena, dokumental honen produkzioa (zihurrenez AnimaBasauri-ren eraginez sortutakoa), interesa berpiztu zien.

"Etxekaltetxoak" erostean, eragina izan zezakeela susmatzekoa da. Juxtu dokumentala egin eta aldi berean berrerostea, ez da kasualitatea, edo behintzat ala ematen du.

4/18/2010

Motsuko-raren manga eta anime jaurdunaldietan Arkadia Euskal Ontziaren lan estreinaldia

Duela gutxiko Motsuko-raren aurtengo jaurdunaldietan, Motsukora-ren manga eta anime XII jaurnaldiak, emanaldien artean, hemen eginiko lan baten estreinaldia egin zuten. Hots, oraindik inork ikusi gabeko bat. Lan hori, oraindik, banatu gabe dago, beraz, estreinaldia eta esklusiboa gainera.
Emanaldi publikoetara, gero eta gutxiago joateko ohitura dagoenez, beraiei lagun egiteko, ez dut berehalakoan igoko. Han ikusi ez zuenak, itxaron beharko du. Hurrengorako, mugituko da.

Jakizue beraz, Arcadia-ren misterioa, Harlock Kapitainaren lehen zine filma, euskaraz itzulia dugula. http://www.frozen-layer.com/animes/1481 Itzulia, eta muntaia egina, 1:78 master eraberritu eta ikusgarri batekin.

Erdimetraia hau, produktu atipikoa da gaur egungo ikuspegitik. Telebistarako animazio materiala, stop motion izanik, zine formatuan errodatzen zela erabilia, askotan, zinematarako emanaldiak egin ziren. Hortxe ditugu Tezuka Venecia-n 60 hamarkadan saritutako Jungle Tatei (Ohianeko enperadorea, Kimba leoi zuria), TMS-ren Heidi eta Marko-ren zine birmuntaiak eta beste ugari. Gaur egun, honelakoak, desagertzeko joera dute.

Telebistarako materialez egina erdimetrai hau, izatez ETB-ek 80 hamarkadan emandako telesailaren 31 atalaren birmuntaia da. Ez da desberdinegi batzuk urteak direla, bikoiztua ikusi genuenetik.Hura ikusi zutenentzat oroigarri, eta ezagutu ez zutenentzat aldarrikagarri, ETB, animazio produkto kalitatezkoak berriz emateko.

Lehen begiratu bat Youtuben. Gure muntaia erabat berriztatua dago, inongo antzik ez honekin:

4/17/2010

[AJB] Penauts 01 - 1965 Charlie Brown-en gabonak


Igoerekin berriz hasteko, igoera historikoa. Euskarazko fansub bat goi definizioan. Gabon hauetan materiala lortu ahal izan nuen, eta urtea formatu estreinaldi batekin egin gura izan dut... baina gauzak korapilatu zaizkit.  Gaia, gaurko datari ez zaio gehiegirik egokitzen, baina, hau da daukaguna. Goi definizioan izanda, ez dakit denok edozein saloiko aparatutan ikusi ahalko duzuten, ordenagailu gehinetan behintzat bai.

Oraingoz ez dut zihurtatzen Charlie Brown-en materiala era jarraian igo ahalko dudan. Momentu honetan, material guzti hau garbitzen eta txukuntzen dabiltz. Ikusgarria lehen goi definizioko lehen master hau, bere lehen animazio produkzioarena, lehen telebistarako berezia.

Komentatu, Charlie Brown euskaratzen lehen aldia ez dela, zine filmeetako bat gutxienez ETB-ek bikoiztu bai zuen... Ea berreskuratzen duen.



Jatorrizko tituloa: A Charlie Brown Christmas (Lehen telebista berezia)
Urtea: 1965.
Iraupena: 25 minutu
Tituloa euskaraz: Charlie Brown-en gabonak
Tituloa gazteleraz: Las navidades de Charlie Brown
Zuzendaria: Bill Melendez

Argudioa: Gabonak dira, Charlie Brown goibel dago, gabonetako espiritua ezin ulertu bai du.
IMBD: http://www.imdb.es/title/tt0059026/ IMBD puntuaketa: 8.4/10 ( 9700 iritzi)



WIKIPEDIA (Ingelesez): http://en.wikipedia.org/wiki/A_Charlie_Brown_Christmas

Muntaiaren ezaugarriak: 720P mkv muntaia. Adi, goi definizio muntaia, aparatu guztiek ez dira artxibo hau mugitzeko gai.


4/16/2010

Banaketa formatu berria

Bihar hasiko gara igoera berriekin. Prest egoteko, hemendik aurrera igoerak nola egingo diren komentatuko dizuegu.

Torrent formatuarekin lan egingo dugu. Jendea, banaketan laguntzea nahi dugu, Megaupload eta bestelakoak, gauzak erraz eta baloratu jeistea lortzen du.

Torrent-ak, disko gogor autonomo batekin igoko dira. Hau ez da egongo ordenagailu bati lotuta. Ahal den asti gehien konektatua edukiko dut. Ez egun osoa, noiz edo noiz disko gogor honekin grabaketak egin behar ditudalako eta bideoak testatzeko bait darabilt. Komentatu ere, disko gogor hau, ez dela esklusiboki torrent hauetara mugatuko. Disko gogor hau material iturriak jeisteko erabiltzen nabil, gero itzuli eta igoko ditudan muntaietarako bideoak nonbaitetik jeitsi behar dira, eta gauza oso goxoak jeisten nabil.

Beraz, zuek ikusi. Igoera mugatua dut. Geldo ibiliko da, baina jeitsi eta besteei lagundu gabe jeisten ibilita, geldoago izango da. Nik, neurea badaukat. Zuek izan behar duzue interesa.

4/15/2010

Euskara sustatzen dabiltzan ikus-entzunezko proiektuen babesa

Arcadia, Harlock kapitainaren ontzia, ontzi pirata zen. Pirata, sistema erdoildu baten matxino gisa, sistema usteldu horren kontra egiteko bidea zen pirata bizia. Guk antzera, Arkadia euskal ontzira batu gara, pirata izateko, sistema baten aurka, hau agerian uzten saiatuko gara, sistema berak sortu beharko lituzkenak sortuz.

Guk azpitulatzen, grabaketak digitalizatzen eta zabaltzen ibili behar izatea gabiltzan moduan, sistema beraren hutsa da. Sistemak berez egingo balu, gu ez genbilake honelakoetan.

Baina pirata izatea, ez da ohoregabea. Guk ohorea daukagu, era ohoretsuan euskararen alde egiten diren ekimenak izorratzen ibiliko ez garelako. Horregatik ere, ekimen hauen berri izan dezazuen, blogaren alboko zatian, ekimen hauen link zerrenda jartzen gabiltz. Agian ez gaude erabat ados ekimen konkretu batzu nola gauzatzen diren, baina ez ditugu izorratuko horregatik.

Beste edozein ekimenen berri jakingo bazenute, jakin arazi diezaguzue, jarri dezagun.

4/13/2010

Berriz gara abian

Ikus dezakezuenenez, bloga garbitzen eta antolamendu berri bat egiten ari natzaio, berriz abiadan hasteko. Egon adi, igoera interesgarriak bai datoz.